XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren, elur-pilotazko laginketa definitzen da eta bere helburu eta aplikazio batzuk, dagozkien adierazpen algebraikoekin batera.

Gero, proportzioen estimaziora pasatzen da eta desiderata-k kontrajartzen direneko transakzio- edo konpromisu-posibilitateak estudiatzen dira.

Azkenik, jackknife zenbatestzaileaz zenbait gogoeta azaltzen dira.

Eraskinetan, elur-pilotazko laginketako zenbatespenari eta proportzioen zenbatespenari aplikatzeko moduko formula batzuk ematen dira eta zenbatesle sintetikoez ere tratatzen da laburki.

Laugarren kapituluan, karaktere hedakorren zenbatespenean, globaltasunaren eta agregazioaren nozio batzuk adierazten dira, batez ere hedadura edo tamainari eta populazio bateko unitateen balioen totalari buruz.

Ondoren, populazioaren tamainaren eta totalaren zenbatespena eta beroni dagokion laginketa-errorea tratatzen dira.

Jarraian, zenbait forma eta konfigurazio eta berauen laginketa espazialeko zenbatespena aztertzen dira, geometria estokastikoarekin duten harremana aipatuaz.

Iruzkin batzuk egiten dira zenbatespenei edo ereduei buruz eta egozpen estatistikoko prozedura batzuri buruz.

Agregatuak (sarrera edo errenta batez ere) agregatutan banatzeko estudio labur bat egiten da.

Eraskinetan osagarriak ematen dira laginketa espazialaz, banaketen zenbatespenaz eta agregatuen banaketari aplikatzeko ereduez.

Boskarren kapituluan, Aplikazio espezifikoetan, X-metrietatik, hau da, Estatistika, Matematika eta Informatika jakintzaren X alorrera aplikatzen dituzten disziplinetatik, abiatuz, Taximetriari eta Mordoen Analisiari buruzko eta sailkapen politetikoetarako karaktereen hautespenari buruzko nozio batzuk ematen dira.

Sailkapen hauei eta monotetikoei dagokienez, III. Kapituluan tratatutako proportzioen zenbatespenaren aipamena egiten da.

Laginketaren aplikazio espezifikoei, biologikoei adibidez, bandakako laginketa, harrapaketa-markaketa-berrarrapaketa, etab., eta hauek laginketa espazialarekin eta barruti baten mosaikotako edo teselatuetako zatiketarekin duten harremana aipatzen dira.

Laginketaren aplikazio sozio-ekonomikoei buruz, aurrekontu familiarrak aipatzen dira, Etxe-Inkesten eta ikerketa demografiko, ekonomiko eta sozialetan erabiltzen diren metodo desberdinen garrantzia azpimarratuz.

Ingurugiro-estudioetarako eta energi probetxamendurako inkesta batzuk aipatzen dira.

Azkenik, zenbait aplikazio linguistikoz eta berauek IV. Kapituluan azaldutako agregatuen banaketarekin duten harremanaz hitzegiten da.